FEOS PERO MAJOS taldea 2003 urtean jaio zen Ugaoko jaietako txosnetan jotzeko asmoz. Orduko Amaiur berbenaren musikariek herriko hiru kantari erreklutatu zituzten eta euren teknikariak kitarra hartuta kontzertua prestatzen hasi ziren. Horretarako astebete lehenago elkartu ziren eta ahal zutena egin zuten. Lotsagaitik mozorrotzea eta mozkortzea erabaki zuten. Inork espero ez zuen lez, kontzertua arrakastatsua izan zen eta taldekideak animatu egin ziren.
Aurreko urteko arrakasta ikusita, 2004ean berriz frogatzea erabaki zuten. Oraingoan kitarra eta kantari bat gutxigorekin. Astebete lehenagoko prestakuntzak, pegatak, promozio espitosoa eta voilá, arrakasta berriro ere.
Ez zen 2006.garren urterarte berriro bueltatzea erabaki zutenean. Baita Ugaoko txosnetan. Taldean aldaketa dexente egon zan, aurreko taldeetatik bi lagun besterik ez ziren mantendu eta ohitura zenez, karteletan iragarrita egonda ere, astebete lehenago kontzertua preparatu ta kideak erreklutatu. Formazio honekin beste kontzerturen bat jotzea erabaki zuten eta herritik kanpora jotzen hasi ziren (Deustua, Durango, Laudio...). Tontakeriak egitearekin batera, mitoa handituz joango zen 2007an zehar eta taldeak bere ibilbideari uztea erabaki zuen. Horretarako bira luze batetan murgildu ziren 2008-arte eta agur luze batekin oparitu ziguten (Potatok egiten badu, FPM-k zergaitik ez). Denbora honetan taldean aldaketak txikiak egongo dira.
2008-ko urtarrilean, Estudioko euren lehen eta propio bakarra den abestia grabatzera sartuko dira: "Nou Fiutxur". Kontzertu ugariren ostean, irailean DVD bat zuzenean grabatuko dute. Normalean lehenago CDak kaleratzen dira, baina FPM nahiago du gorenetik hasi, ondo bukatzeko. DVD hau "Laxt Fest" izenaz, ugaon grabatu zuten eta MusikHerria disketxearekin kaleratu zuten 5 eurorengaitik. Taldeak bere bidea burutu zuen, agur esan eta desegin zen.
2009-an zehar agerraldi txiki batzuk izan zituzten, euren hilobitik burua apur bat altza araziz, lagunen kapritxoz jotzearren. Taldea honezkero hilik zegoen.
Baina 2010.garren urtean, eta talde haundiek egiten duten antzera (Iron Maider, The Stroogens, Seis Pistols, Zaramas, Latxen...) FPM bueltatu da oholtzaren gainera berriro ere. Orain, taldea laukote bihurtuta, zaharragoak, itsusiagoak eta aberastuak arrosa koloreaz agertu zaizkigu euren esanetan "kolore nazkagarria delako" eta gauza berriak egiteko asmoarekin. Hurrengo urtean batek daki zertan ibiliko diren.
|