bio band

bio de la bandavolverfotolog downloadsbideoaklinks

t
boloak
2003 FPM 1.0 2004 FPM 2.0 2006 FPM 3.0 2007 FPM 3.1

 

 

2007-VIII-04

Berango

· Abuztuaren 4an, Berangoko jaiak, Txosnetan.

ZER: Berango herriko txosnetan jotera joan ginen. Gurekin batera, gogoratzen ez dudan Frantziar-euskaldun (ez iparraldekoa) talde bat, Banda Batzoki superbanda eta gu. Jende gitxi egon zan, gehien bat Erromoko jaiak ziralako.

TALDEKIDEAK: Gorka (Bateria), Arkaitz (ahotsa), Arey (ahotsa), Julen (gitarra), eta Ciro (baxua).

BITXIKERIAK: Banda Batzoki geure konpetentzia zuzena da (oso gogorra) eta geure aurretik jo zutela, geuk esango eta egingo genduzan lelokeri asko eurek egin zituzten. Bapatean ez geneukan txisterik eta geure kontzertuaren haria desbirgatuta geratu zan.... konponbidea: eszenatokiaren aurrean Txurreria bat zegoen (aupa txurrería Santiago) eta txosnak hurrunago. Ematen zuen txurreriarako joten genuela eta hala erakutzi gendun. Txurroak erosi eta publikoari botatzen hasi ginen. Jende piloa igun zan eszenatokira abestera. Familia arteko festia.

2007-VIII-02

Lemoa

· Abuztuaren 2an, Lemoako jaiak, Gaztetxean.

ZER: Leku txikia eta berezia Lemoñasgo Gaztetxea. Inoren telonero izan barik, guk bakarrik jo gendun eta gitxitan bezela bagenekien zegoen publikoa geurea zala. Afari gozoa ganera.

TALDEKIDEAK: Gorka (ahotsa), Arkaitz (ahotsa), Arey (ahotsa), Julen (gitarra), Ciro (baxua) eta Asier (bateria).

BITXIKERIAK: Herriko ikur garrantzitsuenari arreta emonez, "Lemoako gaztelua" izan zan kontzertuaren gaia: Cementos Lemoñas. Zementu saku txiki batzuk egin eta jendeari oparitu geuntzen. Amaiur taldeko (Ama iur, FPM-ren sasi ama) kantariak, Naroak, abesti bat abestu zigun gaztai useindun peluka errubio bategaz.

2007-VII-31

Ugarte (Laudio)

· Uztailaren 31an, Ugarteko jaiak (Laudio), txosnetan.

ZER: Kriston beroa egiten zuen arratsalde gau horretan lagunekin batera jo gendun. Lehenengo Ugaoko Rotura de Coxisek, gero Laudioko Al Infierno En Goitiberak (Ugaotar batek joten dau), eta bukatzeko guk geuk. Asteartea zen eta ez zegoen jende asko eta dana esatearren, Laudio da eta jendea ez da asko mugitzen ere ez.

TALDEKIDEAK: Gorka (ahotsa), Arkaitz (ahotsa), Arey (ahotsa), Julen (gitarra), eta Ciro (baxua) eta Unai (bateria).

BITXIKERIAK: Al Infiernoko ugaotarra, Arkaitz gure kantaria da eta bi taldeekin dobletea egin behar izan zuen eta jarraian. Inork ere ez du ulertzen zelan aguantatu zuen (ezer hartu barik-gero!). Gure eszenatorioaren atzeko partean, kamioi txiki batean beste mini berbena bat ipini zuten momentu berdinean (pakito txokolatero estilokoa) eta gure abestien harteko tarteetan bestea entzuten zan eta baita autodetxoketako reggetoi madarikatua. Ikustekorik...!

2007-VII-28

Astigarraga

· Uztailaren 28an, Astigarragako jaiak, txosnetan.

ZER: Gipuzkoa inbaditzeko lehen pausua, Harrika eta Akatu taldeekin batera. Afaltzera sagardotegi batera eraman gintuzten ta dana jan da edan ostean tripea ondo beteta jotera

TALDEKIDEAK: Gorka (ahotsa), Arkaitz (ahotsa), Arey (ahotsa), Julen (gitarra), Unai (bateria) eta Gamix (Baxua)

BITXIKERIAK: Giputzi hauek kartelean bertan prokatzen hasi ziren; zera ipintzen zuen: Harrika, Akatu, Feos Pero Majos!!!!!! jeje. Hori ikusita, geu be, defenditu beharra ikusi genuen. Upelio, Astigarragako maskota tamainu dexentean egin eta BIZKAIKO sagardoaz (eaj-ren sigilu ta guzti) mozkortu egin zan. Jada mozkortuta, Athletic-zale bilakatu eta gero publikoak akatu zuen eta ez harrika. Athletic-eko himnoak harrera ona izan zuen geure harridurarako (ta espainiar bandera ere!!). Batonbatek ez zuen show-a ulertu, baina ez dagonetik ezin atera....

2007-VII-21

Arenala (Bilbao)

· Uztailaren 21an, Bilboko Arenalean, Konpartsero Eguna.

ZER: Bilboko Konpartsek konpartsero eguna ospatzen dute urtero eta euren bazkariaren ostean, seirak aldera jo gendun. Kriston mozkorra harrapatu zuen jendeak eta giroa oso oso alaia izan zen arratsaldea izanik. Eszenatokia txikia zan eta publikoarekin kontaktu zuzena zegoen. Denbora piloa joten egon ginen, ardoa barrura txaranga ez zetorrenez eta denbora egiteko.

TALDEKIDEAK: Gorka (ahotsa), Arkaitz (ahotsa), Arey (ahotsa), Julen (gitarra), Ciro (baxua) eta Unai (bateria)

BITXIKERIAK: Bilboko konpartsak elkartetik, orain bi urte, Gogorregi konpartsa alde egin zuen Azkuna maiteari aurre ez egitearren, eta gu kontzertu osoa gogorregiren alde egin gendun. beren leloa jarrita (jaietan jai) eta Josu jon eta PNV-a orokorrean goraipatzen. Ez dogu ulertzen zelan gogorregiko batzuk moskeatu ziren, dena Alderdiaren apologia baitzen. Arkaitz kantaria neska batek jo egin nahi zuen Santutxuarrak iraintzeagaitik eta neska enpresagizonen aldekoa zala esateagaitik (barre dezente egin gendun, bai).

2007-VII-19

Arrigorriaga - (La Paja)

· Uztailaren 19an, Arrigorriagako jaiak, herriko enparantzan.

ZER: Homenaldiaren ostean, jai berdinetan eta jo gendun lekutik berrehun bat metrotara berriro ere jo gendun. Txuloenak garela demostratu gendun, aurreko asteko Arrigorriagari buruzkoak esan ostean berriro joteko. Osteguna zen eta ez zegoen jende askorik. OST taldearekin batera jo gendun.

TALDEKIDEAK: Gorka (ahotsa), Arkaitz (ahotsa), Arey (ahotsa), Julen (gitarra), Ciro (baxua) eta Unai (bateria)

BITXIKERIAK: Ez gendun ezer ere preparatu kontzertu honetarako, beraz gallunbotan ateratzea erabaki gendun ia zer gertatzen zan. Hotza. Gazte ilemotz batzuk itxuraz moskeatuta zeuden aurreko kontzertutik eta arraultzak eta tomateak botako zigutelaren susmoa zegoen; guk badaezpadan dozena bi arraultz erosi eta prest agertu ginen. Baina tamalez eta Arrigorriagaren ohitura jarraituz ez zen ezer ere gertatu.

2007-VII-14

Santutxu (Bilbao)

· Uztailaren 14an, Santutxuko jaiak, txosnetan.

ZER: Santutxuko jaietako txosnak, leku berezia da eta jende asko egon zan han. Kontzertua Sangutxu maskota kutrea iraintzen pasatu gendun eta Azkuna jaunarekin parekatzen. Esan beharra dago geure euskal herri marte honetan, maskota gehienak nazkagarriak direla eta oso oso kutreak. BESTE BAT berbenaren aurretik jo gendun.

TALDEKIDEAK: Gorka (ahotsa), Arkaitz (ahotsa), Arey (afonia), Julen (git.), Ciro (baxua) eta Unai (bateria)

BITXIKERIAK: Sangutxu propio bat atera gendun. emakume gorputzez, enkaputxatuta eta miki mouseren belarriekin. kaputxa kentzean, sangutxu Iñaki Azkuna zala azaldu gendun eta jantzia kenduta, azkuna=sangutxu biluztuta geratu zen orgia-txis-sataniko moment batean. Aurrean zegoen jendearen aurpegiak ikustekoak ziran. Despedida solterotan zebilen gixajo bat eszenatokira igon zuten eta gu lotsagarri (gehiau ahal bazan) uzten ahalegindu ginen. Kontzertu polita, soinu onekoa eta jende andan gu ikusten santutxu bezalako auzo tercermundista batean.

2007-VII-13

Homenaje a La Paja (Arrigorriaga)

· Uztailaren 13an, Arrigorriagako jaiak, txosnetan, "Homenaje a la Paja" kontzertu berezia.

ZER: La Pajako jai batzordeak ostegunerako kontratatu arren, guk behar bezalako homenaldi bat egin nahi genion Arrigorriagari. Nahi eta egin. Txosnekin berba egin eta lurrean jo gendun, pergolan, SIN MAS taldearekin batera. Polita izan zan, bi herrien arteko pikea berpiztu nahian ihardun gendun eta badakigu batonbatzuk moskeatu zirala (ondo ondo, jeje)

TALDEKIDEAK: Gorka (ahotsa), Arkaitz (ahotsa), Arey (mozkorra), Julen (git.), Ciro (baxua) eta Unai (bateria)

BITXIKERIAK: Lehenengo abestiak peloteo egiten hasi ginen, Odio a La Paja abestu arte, eta arrigorriagako bandera biri su emon arte. La Paja abestia behin da berriro errepikatu genuen eta bazileoa handia izan zan. Kontzertuaren erdian opari haundi eta eder bat atera gendun: erregalu-paperaz ederturiko lasto fardo ederra!! Rotura de coxis taldeko arrigoko baterijoleak zabaldu zuen eta ondoren publikoaren gainera joan zan lasto guztia. Kontzertu ta homenaldi polita, alboko herrira joan eta herriarekin sartu. Gero herri erdia guri buruz berbetan eduki genuen.

2007-VI-22

Zorrotza (Bilbado)

· Ekainaren 22an, Zorrotzako Herrikoan (Bilbau)

ZER: Zorroza auzoko Herrikoa taberna txiki bat da eta ez zen jende askorik egon. Askotan, nahiz eta jende gitxi egon, tabernetako kontzertu hauek politenak izaten dira. Jendea asko animatu zen ta komunikaziñoa egon zan. Ondo. GamiZ jaunak, bigarrenez, fabore bat egin zigun baxua hartuaz.

TALDEKIDEAK: Gorka (ahotsa), Arkaitz (ahotsa), Arey (ahotsa), Julen (git.), Gamix (baxua) eta Asier (bat.)

BITXIKERIAK: Desbirgatzen dugun bigarren enrike taberna zen hau; espainiako himnoa ipini ta jendearen aurpegia ikustekoa zan, jaja. Ezer prestatzeko denborarik izan ez genuenez, bost aza erosi eta aurpegia ipini ondoren, zuzenean sakrifikatu genituen. Gero aza orriak ikusleen gainera bota genizkien eta politena zen zelan erantzuten zuten, munduko lehen aza-gerra sortuaz.

2007-VI-21

Leioa

· Ekainaren 21ean, Leioako jaietako txosnetan

ZER: Osteguna zen eta hurrengo egunean lanera joan behar. Orkresta-ko GamiZek baxua Ciroren ordez jo zuen berak ezin ahal izan zuelako. Las Furias taldeagaz batera jo gendun.

TALDEKIDEAK: Gorka (ahotsa), Arkaitz (ahotsa), Arey (ahotsa), Julen (git.), Gamix (baxua) eta Asier (bat.)

BITXIKERIAK: Gamix denborarik ez zuenez ez zuen egun baten bez entsaiau euta kontzertua jo baino bi ordu lehenago abestiak ikasten zebilen (ondo joko luke ez balute garagardoari alkohola botako, jeje). Guk astean zehar ezer prestatzeko astirik eduki bez eta barazki eta pina bat erosi genituen, begiak eta ahoa ipini, gero aiztoaz garbitzeko kontzertuaren erdian. sadismo-surrealista izan zen nagusi.

2007-VI-15

Iturrama (Iruñea)

· Ekainaren 15ean, Iturramako jaietan (Iruñea)

ZER: Iruñeako Iturrama auzoko jaietan jo gendun ta ia ezin jo. Barcina super-alkaldisimak 5 egun lehenago jaiak debekatu zituen eta jaien batzordeari eta jendeari esker aurrera atera zen. Gauza hauek Nafarroan bakarrik gerta litekela dirudi, baina ez pentsa hemendik be gertatuko ez direnik. Tiempo al tiempo. Kloratita eta lehiotikanegaz batera jo gendun.

TALDEKIDEAK: Gorka (bateria), Arkaitz (ahotsa), Arey (ahotsa), Julen (git.) eta Ciro (baxua)

BITXIKERIAK: Jai batzuk debekatuaz aparte, bitxikeria handiena zera zan: Soinu ekipoan zarata mugatzaile bat ipini zuten eta bolumena oso baju zegoen. Bildur ziren ia trukoika hasten bazen eta multa jasoko zuten, oso posiblea zelako. Guk, Jolanda barcinaren pertsona tamainuko panpin bat sortu genuen eta berari bozkatzeaz eskertu ondoren, panpina biluztu eta zakil handi bategaz, urez jendea fumigatu gendun. Ah ta misteriotsuki, joten genbiltzanean katsiak desagertzen ziren...

2007-V-26

Algorta

· Maiatzaren 26an, zapatua, Txorimalo Gaztetxean, Algorta (Guecho).

ZER: Algortako Txorimalo Gaztetxean jo gendun, JoDT eta Punkamine taldeekin batera, hauteskundeen bisperan. Ez zan jende askorik egon baie familia giroa antzematen zan.

TALDEKIDEAK: Gorka (ahotsa), Arkaitz (ahotsa), Arey (ahotsa), Julen (git.), Ciro (baxua) eta Asier (bat.)

BITXIKERIAK: Kontzertuaren erdian, hauteskunde bat egin genuen. Jendeak hori zer dan ideia ostirik pe ez daukenez, umeei bezela azaldu genien, hiru papeleta eman (anv, eaj ta pp) ta sobre bat berton sartzeko. Gero, denak urna batean bozkatzen behartu ondoren, kontaketa argi bat egin genuen eta Iñaki Zarraoa atara zen garaile gaztextxe batean!! Egia da ere, papeleta guztiak amañaute zeudela, baina hori da demokrazia, ezta? Noronor garaile izan, zuk beti galduko dozu!! lehenengo aldiz change song demokrazia jo gendun hemen.

2007-IV-21

Bilbao

· Apirilaren 21an, zapatua, Olabeagako Gaztetxean.

ZER: Egun bereko bigarren kontzertua. Anger Arrasatearrekin batera jo genuen eszenatoki minuskulo batean (lehenego batzuk eta gero besteak, eh). Gaztetxe txiki honetan giro beroa eta aparta egon zen. Angerrekoek ia ekipo osoa utzi ziguten; eskerrik asko.

TALDEKIDEAK: Gorka (ahotsa), Arkaitz (ahotsa), Arey (ahotsa), Julen (git.), Ciro (baxua) eta Unai (bat.)

BITXIKERIAK: Arenalean dena batu eta Olabeagara zuzen bigarren emanaldia egitera; egia esan bigarren hau hobeto atera zitzaigun, baterijoleagaz jada entseiu bat egin genuelako (bi ordu terdi lehenago edo). Lehenengo aldiz, taldeko seiak edanbarik geunden (FPM's first abstemy life festival). Milaka-Bilakaren kontzertuko parafernalia eta mozorro berdinak erabili genituen.

2007-IV-21

Bilbao

· Apirilaren 21an, zapatua, Bilboko Arenalean, Milaka-bilaka-ren aldeko emanaldia.

ZER: Milaka Bilakak kamioia Arenalean aparkatu eta 12 orduz ekintza ugari izan da. Musikari ugarien artean gu, FPM beti pakearen alde, edo aldrebez.... bueno, hori ba. Egunez jo gendun lelango aldiz, eta egin dugun kontzerturik laburrena izan zen. Giro aparta eta danok pozik (gu behintzat bai)

TALDEKIDEAK: Gorka (ahotsa), Arkaitz (ahotsa), Arey (ahotsa), Julen (git.), Ciro (baxua) eta Unai (bat.)

BITXIKERIAK: Kamioi baten gainean jo gendun eta joten eta saltoka hasi ginenean itsasontzi baten antzera mugitzen hasi zen. Egia esan gu ez ginen konturatu, baina kamioidunak gelditzeko eskatu zigun nahiko astoratuta; ondoren hiru kantariak lurrean abestu gendun. Unai berriro bueltatu zen bateriako hutsunea betetzera, Asierrek ezin zuelako eta hain gutxi entsaiatzeko oso polito jo zuen. FPM bakearen alde dagoenez bakearen uso bat atera genuen, oliba adar bat eta guzti. Askorentzat uso arraroa zen arren, feos pero majosek usoa usoa zela konfirmatzen du. Inprobisaturiko abestiak, 2 edo.

2007-III-30

Ugao

· Martxoaren 30an, Ugaon, parke berdean (eszenatoki handiaren erdia erabilita)

ZER: Euskal astea zela eta, jotzeko deitu ziguten. Arkaitz atzerrian jarraitzen zuen beraz aurreko formazioa jo gendun, Suspenders ta Rotura de Coxis-ekin batera. Giro aparta egon zan txosna ta guzti! Argazki batzuk agindu zizkiguten (udaletxeko argazkilariak) baina ondino ez ditugu jaso (hau irakurri ezkero badakizu zer egin…).

TALDEKIDEAK: Gorka (ahotsa), Arey (ahotsa), Julen (git.), Ciro (baxua) eta Asier (bat.)

BITXIKERIAK: Euria zen nagusi. Gorkak bideo polit bat egin zuen kontzertuan zehar ipinita egon zena. Bideoan gure lagun guztiak agertzen ziren: aita santue, alkatea, militarrak, ta FPM-ko club de flanes-eko lagun asko, eta abar. Españako himnoagaz hasi zen kontzertua, ta harrigarria den arren (ez geure herrian-gero), euskal astea izanik, hiru taldeok orokorrean erderaz abesten genuen. Gora euskara eta gora geure hipokrisi txiki-haundiak.

2007-III-xx

Urduña

cartel urd

· Martxoaren 24an, Orduñan, eliza zaharraren alban ipinitako eszenatokian.

ZER: Urduñarako deitu zigutenean Arkaitz taldearen krisia zela eta emigratu egin zuen ta orduan Gorkak ta Areyk abestu behar izan zuten barriro. Kloratita ta Krasis-ekin  jo gendun. Asierren estreinaldia zen ta dana emoteko gogoak zeuden, beraz, traguen joan-etorria nabaria izan zen.

TALDEKIDEAK: Gorka (ahotsa), Arey (ahotsa), Julen (git.), Ciro (baxua) eta Asier (bat.)

BITXIKERIAK: Españako himnoa letragaz ipini gendun kontzertuaren hasieran animoak berotzeko ta ganera kontzertuko leloa “Libertad y fueros, Orduña no se negocia” izan zanez bi lazo urdin ipini genituen eszenatokiaren alboetan. Ganera tentsio momentu bat bizi gendun Olano gure flan number 2a eszenatokira igotzen saiatu zenean ia altaboz bat lurrera bota zuenean.

2007-I-05

Odio-Laudio

· Urtarrilaren 5an, barikua, LAUDIOko gaztetxean. Presoen aldeko kontzertua.

ZER: Taldea deseginik zegoela, atzerrian joteko aukera izan genuen (Alava-n). Taldea berpiztu eta atzerriko agurra eskeini genuen. Kontzertuan Lur eta beste talde bategaz batera jo gendun. Ciro gaixotu zen eta Arkaitzek jo zuen baxua. Kontzertu honetan, Unaik ez duela geugaz berriro joko agindu zigun. Euskal Herritik kanporako agur mundiala!

TALDEKIDEAK: Gorka (ahotsa), Arkaitz (baxua), Arey (ahotsa), Julen (git.) eta Unai (bat.)

BITXIKERIAK: Ciro gaixotu zan aurreko egunean eta ez gendun baxujolerik lortu. Arkaitzek baxua hartu eta apaño bat egin zuen, beraz, ahotsetan hiru egon beharrean, bi egon ziran. Geure buruen gainean, kartel haundi baten Llo odio - Laudio ipini eta Pirulo Show-ren homenez-edo, pirulo (zakil) haundi bat atara gendun eta sastraka ebagitzeko artaziekin piruloa kastratu gendun. Gu ezkara pirulo txou, esta antzik pez! Entsaiatu barik joan eta, festia hasi baino bi ordu lehenago, Julenek Arkaitzi abestiak irakasten hasi zitzaion. entseiuak 0. inprobizazioa, ia kontzertu osoa. Fundamentua %100a. FPM v3.0-ren amaiera.