
PASADEN LARUNBATEAN, IGORREN, BAI SIROKAK ETA BAI GUK EZ JOTZEA ERABAKITZEAREN ZERGAITIA (PDF-an jeitsi bestela) Pasa den ekainaren 11n, kontzertua eman behar genuen Igorreko jaietan. Kontzertuan Siroka, Feos pero majos (FPM) eta El último ke zierre taldeak parte hartuko genuen, hurrenez hurren. Bi taldeok soinu-proba 19:00etatik 21:00ak arte geneukan, talde bakoitzak ordu bat, izan ere, hirugarren taldeak aurretik egin zuen haren proba. Nahiz eta hasiera baten jai batzordeko kideekin harreman zuzenean egon eta kontzertua beraiek konfrmatu, momentu batetik aurrera enpresa batekin jarri gintuzten kontaktuan, MPR producktions management, hain zuzen. Enpresak “rider”-a eta gure behar teknikoak bidaltzea eskatu zigun, eta guk hori egin genuen. Gure beharrak hauek ziren: gutxienez, 4 bildalketa-monitore; 2x2m-ko tarima bateriarentzat; eta beste taldeen propagandarik ez egotea gure kontzertua zirauen bitartean. FPM-ek eta Sirokak dena konpartitzeko intentzioa genuen taldeen aldaketa errezago eta dinamikoago izateko. Enpresak berak agindu bezala, kontzertua burutuko zen tokira azaldu ginen arratsaldeko 19:00etan, gure soinu-probak egiteko asmoarekin. Baina materiala montatzera gindoazenean, ikusi genuen eszenatokiko tariman, gure ostean jo behar zuen taldearen bateria zegoela, Castelloneko El ultimo ke zierre taldearena, alegia. Kontzertu-gunean “arduradun“ bezala zegoen tipoari esan genion, mesedez, tadeari bateria mugi zezala esan ziezaion, gure bateria jarri ahal izateko. Baina taldeari deitu zionean, El ultimo ke zierre taldekoek ezezkoa eman zioten, antza, haien kontratuan jartzen duen moduan, “ez dute instrumentu bat ere mugituko soiunu-proba egin ostean”. Gauzak horrela, bi aukera proposatu zizkiguten: eszenatokian geratzen zen leku txikian baina lurrean (ez tarima gainean) gure musika tresnak montau; edo tarima edian (1x2m) bateria montatu, eta baterijolea kutxa baten gainean eseri tarimatik kanpo, barruan sartzen ez zalako. Ezezko logikoa eman genuen, alde batetik, lurrean jo nahi ez genuelako tarima bat baldin bazegoen, eta, bestaldetik, tarima erdian ezin zitekeelako jo. Gainera, kontutan izanda bateriako mikrofono guztiak aldatu beharko zirela mikrofonia osoa konpartitu behar genuelako, ez genuen ulertzen El último ke zierre taldearen ezezkoa bateria mugitzeko. Horretaz gain, 3 talde ginen eta talde bakarrak ezin zuen, inondik inora, jailadia baldintzatu. Horregatik guztiagatik, behin ta berriz eskatu genien El ultimo ke zirre taldekoei kontzertu-gunera etortzeko eta, ohi den bezala, 3 taldeen artean arazoa konpondu. Baina, berriro ere, telefonoz, ezezkoa eman zuten. “Arduradun” moduan zegoen gizona eta jai batzordeko arduradun bat, urduri jartzen hasi ziren eta, errespetu falta izugarriarekin, komentario iguingarri ugari entzun behar izan genituen: Sirokak eta FPM-ek lurrean jo behar genuela, talde potentea El ultimo ke zierre zela eta haiek zeukatela lehentasuna jaialdi horretan, bigarren mailako taldeak ginenez, egoera onartu behar genuela eta gauzak erraztu behar genituela (kontutan izanda eskatzen genuen bakarra eszenatokiko tarima erabiltzea zela, ze bestela ez geneukan leku nahikorik jotzeko...). Azkenean, El ultimo ke zierre-ri proposatu genion lehenengoak jo zezaten eta arazoa konponduko zela. Eta 2 ordutan eztabaidatzen egon ondoren, baiezkoa eman ziguten. Kontzertua 22:00etan hasten zen. Siroka eta FPM-eko kideak afaltzera joan ginen eta 22:15ak inguru kontzertu-gunera gerturatu ginen kontzertua ikusteko. 23:30etan kontzertua oraindik hasi barik zegoela, kontzertuaren arduradunarekin hitzegitera joan ginen eta azaldu zigun nola El último ke zierre 23:30etan hasiko zela, 24:00etan kalejirarako geldituko zela eta ondoren jarraituko zuela, 01:00ak arte. Izan ere, antolatzailearen arabera, El ultimo ke zierre-k ezin zuen 22:00etan hasi emanaldia jenderik ez zegoelako. Harritu ginen pentsatzean dena ondo joan izan balitz guk 22:00etan hasi behar genuela jotzen nahiz eta jakin jenderik egongo ez zela eta gainera kasu horretan, El ultimo ke zierrerekin ez bezala, kontzertu-gunea hutsik egoteagatik ez zela arazorik egongo. Laburbilduz, arratsaldeko 19:00etatik kontzertu-gunean egon ondoren, soinu-proba egin barik geratu ostean eta gure borondate onenarekin El ultimo ke zierre-ri lehenak jotzen utzi eta gero (kontzertuari irteera bat eman aldera), ikusi genuen gure emanaldia antolatzaile eta musikari “famatuen” nahietara moldatua izan zela (gurekin kontsultatu gabe). Hori dela eta, eta arratsaldean izandako mobida guztiaren ondoren, EZ JOTZEA ERABAKI GENUEN: tratu hori merezi ez genuelako, eta gure duintasuna dirua eta jotzeko nahiaren gainetik jartzen dugulako. Hala ere, gure amorruaren ehuneko handi bat gordez eta lerro hauek idazteko zuhurtziarekin, ekainaren 11ko gertaerak azaldu eta gero, hau adierazi nahi dugu: 1. Enztuleei: Barkamenak eskatu nahi dizkizuegu gu ikustera etorri zineten guztioi. Laister elkar ikusiko dugu! 2. Igorreko jai batzordeari: Autogestioaren hautua egin dugu musikan, herri mugimenduaren autogestioan eta autoantolakuntzan sinisten dugulako. Eta argi geratu da, berriz ere, diruaren menpe dauden intermediarioek ez dutela ulertzen zer diren jai herrikoiak. Beraz, irakaspen berri bat izan dugu denok kontuan hartzeko. Igorre, jotzera bueltatuko gara! 3. El ultimo ke zierreri: Euskal Herria elkartasunaren herria da eta elkartasun hura esparru guztietan egon da presente betidanik. Are gehiago, jai herrikoiak aurrera atera behar direnean. Izan ere, Herri honetan, arazoak daudenean, guztion artean konpontzen ditugu eta ez zaizkigu eliteak gustatzen. Eta musikan ere horrela izan behar du. Beraz, “...allá donde fueres haz lo que vieres...” 4. MPR producktions management enpresari: Gure taldeak, besteak beste, musika panoramari kritika zorrotza egiteko sortu da, eta aurreko ekainaren 11ko kontzertuaren “soinu-arduraduna”-rekin izandako gertaerak argi utzi digu panorama horretan asko dagoela egiteko; giza harremanei dagokionez, eliteen kontzeptuari dagokionez eta profesionaltasunari dagokionez. Badakigu bidea gogorra izango dela, baina musika eta musikariak iraintzen duen jendea musika mundutik kanpo nahi ditugu. |
![]() |
Después de dejarlo en lo más alto, de haber probado las mieles del éxito como ningún grupo vasco siquiera hubiese podido imaginar/envidiar, después de infructuosos años de hacernos de rogar ante las peticiones de un retorno necesario, (DE)VOLVEMOS!! Han sido años de retiro, de solamente existir en la nostalgia de muchos flans (ta ez gara sexuaz ari) y de decadencia musical generalizada a nuestro enrededor. No hemos tenido más remedio que de-volver para hacer el bien, como la buena ONG que somos. La historia nos dará la razón. Nos vemos por ahí, maja/o. Y de nada. |
![]() |
Gorenenean utzi ostean, edozein euskal taldek amestuko luken arrakastaren eztitasuna zer den jakinda, bueltan itzul gaitezen makina bat erreguren ostean, bueltan gara!! (euskaraz ezin izan dogu txiste linguistikorik egin, je) Erretiro urteak izan dira, flan askoren gogo nostalgiko negartian soilik bizi izandako urteak eta inguruan dakusagun dekadentzia musikal orokorren urte latzak. Itzultzea este aukerarik ez dugu izan ongia egitearren, ONG on bat garen heinean. Historiak arazoia emango digu. Hortik ikusikú alkar, majo/a. Ta ez horregaitik. |